XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HITZAURREA Oso atsegina gertatu da niretzat antropologia psikologikoari buruzko nere lan teorikoa euskaraz argitaratu ahal izatea, ardura emankorrezko hainbeste ordu bete dizkidan gai liluragarri honetan sakontzeko eta arakatzeko posibilitatea eskaini didan Herriorde haren hizkuntza.

Giza portaerarentzat inplikazio hain adierazgarriak dituen gai hau ezagutzeaz kezkaturiko giro euskaldun batetan interesa sorteraztea espero dut horrekin.

Gaiak herrien psikologia ukitzen du eta, testuinguru soziokulturalari dagokionez batik bat, gizabanakoaren izaera eta nortasuna moldatzen duten fenomeno eta indar haien ikasketa barne ematen du.

Neronen lana arlo honetan hemen, Euskal Herrian, errazten ari diren guztiei eskerrak ematen dizkiet.

Joxemartin Apalategiri batez ere, zeinen adiskidetasuna etengabeko inspirazio bat den, eta zeinek lan hau antropologiaren arloko argitarapenen bere zikloan sartzeko ahalbidea eskaini didan.

Esker berezi bat zor diot baita ere Nekane Balluerkari, itzulpenezko bere lan bikainarengatik.